KSI – NAZIOARTEKOTZEA

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta eta Tabakalerak kudeatuta, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektoreko enpresei, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie:

– NAZIOARTEKOTZE DIAGNOSTIKOA, zure enpresaren nazioarteko merkatuetara heltzeko potentziala ezagutzea ahalbidetuko dizuna (70 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).

– NAZIOARTEKOTZE PLANA, atzerriko negozio aukerak guztiz aprobetxatzeko bide-orria diseinatzen lagunduko dizugu (20 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).

– FORMAKUNTZA PLANA, Kultura eta Sormen Industriekin zerikusia duten gaietan oinarrituta.

Eskaera epea uztailak 5ean amaituko da.

Informazio gehiago eta inskripzio-formularioak eskuragarri KSI Berritzaile webgunean.