KSI BERRITZAILE 2019

Martxan da KSI Berritzaile programaren 2019ko edizioa.

Kultur eta Sormen Industrien sektoreko enpresei zuzendutako berrikuntza programa da KSI Berritzaile. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

2017an abian jarri zuen Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Lehendakaritzaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko elkarlanean oinarrituta, eta zabalik dago, jada, hirugarren edizioaren deialdia.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea ostiralean, martxoaren lehenean zabalduko da. Haren iraupena ardatz eta modalitate ezberdinen araberakoa izango da. Deialdiaren oinarrien inguruko informazio guztia KSI Berritzaileren web gune berrian dago:  http://www.ksiberritzaile.eus

Compartir en Twitter Compartir en Facebook Enviar enlace por correo Imprimir

Copyright © 2014 Gremio de Editores de Euskadi - Euskadiko Editoreen Elkartea. Eskubide guztiak gordeta.