Fulgencio Pimentel

Fulgencio Pimentel 2006an sortutako argitaletxe bat da, Vainica Doble pop taldearen gabon-kanta baten izena harturik. Bere jatorritik proiektu pertsonal eta independentea da.

Argitaletxea irizpide artistikoetan oinarritzen da eta hiru edizio mota ezberdin ditu: eleberri grafikoa, literatura (poesia eta narratiba bildumak izanik, Pepitas de calabazarekin erdizka egindako bilduma bat edukiz aparte) eta haur eta gazte bilduma.

Fulgencio Pimentelek 2016an argitaratutako liburu onenen Lehiaketa Nazionalean parte hartu zuen bigarren saria irabaziz. Horrez gain, Lázaro Galdiano saria irabazi zuen kalitatezko argitaletxea izateagatik 2018an.

Compartir en Twitter Compartir en Facebook Enviar enlace por correo Imprimir

Copyright © 2014 Gremio de Editores de Euskadi - Euskadiko Editoreen Elkartea. Eskubide guztiak gordeta.