Alberdania

1993an sortutako literatura argitaletxea da ALBERDANIA. Adin guztietarako literatura eta saiakera liburuak argitaratzen ditu, hala nola haurrentzako albumak ere. 400dik gora egile eta 600dik gora liburu biltzen ditu bere katalogoan. Horrez gain, eskarmentu handiko argitaletxea da argitalpen zerbitzuen alorrean, eta bezero ugari ditu. Era berean, hizkuntza aholkularitzan, itzulpengintzan eta testu-edizioan ere ibilbide luzea du ALBERDANIA argitaletxeak.