A Fin de Cuentos

A Fin de Cuentos haur eta gazte literaturako argitaletxe independente bat da. Argitaratze-proiektu argia du: aisia eta jakintza uztartzen dituzten liburuak argitaratzea. Haurrek eta gazteek gozatzea nahi dugu, dibulgatzaile adituek idatzitako ez-fikziozko liburuekin, berariaz beraientzat ilustratutako liburuekin. Gure irakurleak entretenitu nahi ditugu, haien jakin-mina piztu, haien hausnarketa bultzatu, haien bidelagun izan munduaren aniztasuna, konplexutasuna eta edertasuna uler dezaten. A Fin de Cuentoseko liburuak guraso eta seme-alabentzako aitzakia izatea nahi dugu elkarrekin denbora igaro dezaten, galderak egin ditzaten eta elkarrekin topa ditzaten erantzunak.